IRAKURRI ASTE ETA HILABETE GUZTIETAKO
      AZTERKETEN IZENBURU GUZTIAK ZERBITZUAREN HASIERATIK

      HILABETEKO AZTERKETAK


      EUSKAL SARE GORRIAREN AZTERKETA-ZERBITZUKO 1997ko uztaileko azterketa

      "JULIAZOA". 1997KO UZTAILEAN ALEMANIA NAZIA DESAGERTUZ GEROZTIK EUROPAN SEKULA IKUSI DEN MASA MOBILIZAZIO FAXISTARIK HANDIENA ANTOLATU DU ESPAINIAR GOBERNUAK EZKER ABERTZALEAREN KONTRA.

      12. EL MUNDO ere, EL PAÍSek hasitako bideari jarraiki, espainiar cyberterrorismoan murgildu zen, hots, espainiar "bakezaleek" APCren (Komunikazioen Progresorako Elkartea) Estatu Batuetako nodoari eraso egin zioten adierazpen askatasunaren aurkako eraso faxistan.

      Hilaren 14an EL MUNDOren edizio elektronikoko "El Diario del navegante" delakoak (nabigatzailearen egunkaria), Mario Tasconek sinatutako artikulu bat argitaratu zuen "Arrosak @)--´-- eta "begitarte ilunak" :(( Miguel Ángelentzat Interneten", PPko zinegotziaren heriotzaren ondoren Interneten egondako erantzunen kontaera aseptikoa egiten zuen. Dena dela, asepsia hori ukatu egiten zuen EUSKAL HERRIA JOURNALen webaren URLa eman izanak (IGCren zerbitzarian kokatua, Komunikazioen Progresorako Elkartearen kide estatubatuarra). Eta "jakitera" ematen zuen ehundaka internauta zebilela web hori blokeatu nahian, alferrik baina. Miguel Ángel Díez Ferreira, iWorld aldizkariko lankideak oso informazio zabala eman zuen ETA eta HBren aurkako web, IRC eta Chat guztiei buruz, "Espainiako internautak ETAren aurka bat eginda" izeneko artikulu zabalean, nik hilaren 17an irakurri banuen ere, egunero gaurkotzen zuelarik.

      Baina EL PAÍS ibili zen kide baten ahotsa indarrez isilarazteko ahaleginaren gidaritza lanetan. Asteartea 15ean, edizio elektronikoan zein paperezkoan (24. or.), "Intenautek ETAren aurka ekin diote" zioen artikulua eman zuen argitara (egilea EL PAÍS, Madril zela adierazten zen). Edizio digitaleko GUTUNen sailean, EL PAÍS DIGITALeko posta elektronikoan jasotako eskutitz guztiak argitaratzen zituztela jakinarazi ezezik (kopiatu eta irakurri egin dut miseria, gorroto eta desinformazio sorta hori); horrez gain, EUSKAL HERRIA JOURNALen weba eta kideko webak blokeatzeko helburua zuen mail-bombing bat martxan zela ere jakinarazten zuten ere, eta URLez gain, IGC taldearen e-mail helbideak ere ematen zituzten.

      EL MUNDO ere lokaztu zen adierazpen askatasunaren aurkako kanpaina faxista honetan. Bazeukan kritikatzea, Luis Ángel Fernández Hermana Interneteko kazetari adituak egin zuen bezalaxe, sare elektronikoetako bizitzari buruzko bere asteroko hausnarketa gaiari eskeini ziolarik -en.red.ando: http://www, "Zentsore ikaskinak" izenburu adieragarriarekin argitaratua uztailaren 22an.Baina EL MUNDOk ez zuen ez gaitzetsi, aitzitik, igandeko gehigarriko SU ORDENADOR ataleko lau orrialdetik hiru kanpaina hau sustatzeko erabili zituen. "Sarea humanoa da" izeneko erreportaia luzeak, R. Infantek eta A. de las Fuentesek sinatua, "agerian uzten du Sareak nola 'sentitu' eta 'deitoratu' duen Alderdi Popularreko zinegotziaren heriotza". Eta gainera, mail-bombing faxista egitera deitzen du.

      "Arazoa litzateke oporrek indarrak ahultzea, dena asmo adierazpen hutsetan geratzea. Internetek ez du halakorik gertatzerik nahi" bezalako esaldiek argi eta garbi erakusten dute hori. Eta, batez ere, azken orrialdeko eskuin muturreko zutabeak. "ETAren babeslekua" tituluarekin hasi eta honela bukatzen da: "Asmoa, zaila benetan, helbidea blokeatu eta talde terroristarekin zerikusia duen materiale hau hedatzen galaraztea da". Atzetik, traka eta azken agindu gisa, lau websiten URLak (horietako hiru IGCkoak).

      Bestetik, eta harritzekoa denez, kanpainaren aurkako artikulu arras kritikoa ("Gerra jokoak") agertu zen biharamunean edizio digitalean. Badirudi EL MUNDOn faxistak "paperezkoak" direla nagusiki, eta liberalak, berriz, "elektronikoak".

      Gauza da IGCk, dituen 13.000 harpidedunei eskeinitako zerbitzuari eutsi ahal izateko, EUSKAL HERRIA JOURNALeko orriak itxi behar izan zituela. EUSKAL HERRIA JOURNAL isilarazteko "arrakasta" izan zuten ETA eta HBren aurkako espainiar borrokaren bi dozena luzeren web "bakezaleen" estekak aurkituko ditu EUSKAL SARE GORRIKO gure weba bisitatzen duenak, Iraultza prestatzen ari ote Euskal Herrian? atalean.

      13. Aurretiko errautsik gabeko fenix gisa, 40.000tik gora lagun (1996ko boto-emaileen %22) bildu zituen Herri Batasunak Donostiako Kontxako paseoan zehar. Jakina, ez zuen inongo espainiarrek argitaratu Igeldo, Ulia zein helikopterotik egin zitekeen argazki erraza. Eta gezurra esan zuten HBk indarra galdu duela "frogatzeko".
      ASTEROKO AZTERKETA ETA INFORMAZIO ZERBITZUA Hasierako orrira